jueves, 30 de octubre de 2014

2.SAIO TEORIKOA

2014ko urriaren 30a

Kaixo!!
Ikasleen greba zela eta, pasaden asten ez genuen klase teorikorik izan, beraz sarrera honetan hirugarren klase teorikoan landu duguna azalduko dut.

Klase hasieran, bideo bat ikusi dugu "Visiones disruptivas de la educación" Maria Acasorena, Madrilgo unibertsitatearen irakaslea dena. Sarreraren bukaeran jarriko dizuet bideoa, oso interesgarria iruditu zait eta espero dut zuen gustokoa izatea.

Bideoa ikusi eta gero, pasaden klasean bezala begiak itxi ditugu, isiltasuna eta erlaxazioa lortuz. Ondoren, irakasleak irakurgai bat irakurri digu. Egia esateko, ez dut irakurketa osoa jarraitu, nire pentsamenduetan sartu naiz eta oso lasai sentitu naiz.


Amaitzeko, talde txikitan (4 pertsonakoak) banandu gara eta tokatu zaigun gaiari buruz eztabaidatu dugu. Egelan jarritako entregableen azalpena eman du irakasleak eta ondoren, lana egiten hasi gara. Nire taldeari tokatu zaigun gaia Eskola 2.0 da eta horri buruzko testu batzuk irakurri ditugu ideia nagusiak jasoz.

Irakurgaiak hiru ziren eta binaka irakurtzen eta ideiak apuntatzen ipini ginen. Gero, klasea amaitzerakoan lanaren zereginak banandu genituen eta Drive bat ireki genuen informazioa partekatzeko. Hau da egin behar dugun lana:

- testuen ideia nagusiak apuntatu eta blogera igo
- testuen laburpena egin, 5 hitz gako eta 2 galdera
- aurkezpen bat prestatu, klasean tokatu zaigun gaia azaltzeko


Gaurko klasearen hausnarketa eginez, esan dezaket tokatu zaigun gaia oso interesgarria iruditzen zaidala, IKT- ak eskolan nola erabiltzen diren, zein den haien helburua, irakasleen inplikazioa eta prestakuntza, teknologien erabilpen eskasa eskolan eta abarreko gaiak jorratzen ditu. Honekin, ondorioztatu dut Espainian badaukagula azken teknologiak erabiltzeko posibilitatea eta desaprobetztzen ari dugula, hortaz Curriculuma, metodologia etab aldatzeko momentua da, IKTei garrantzi gehiago emanez.

Honako hau da Eskola 2.0 taldea:






1. SAIO TEORIKOA

2014ko urriaren 16a Teoria

Ostegunean, IKT irakasgaiko lehenengo klase teorikoa izan genuen. Hasieran, irakasleak klase teorikoen eta praktiken ebaluazio irizpideak azladu zituen. Lauhilabete honetan egingo ditugun lanak ere esan zuen, alde batetik, blog bat egin behar genuela Hezkuntzarekin eta IKT-rekin lotuta dauden berriak, informazioa, ikerketak... publikatzeko. Beste aldetik, klase bakoitzean landutako gaien hausnarketa blogean egin behar genuela aipatu zuen, hau da, astekari bat.

Ondoren, ariketa bat egin genuen, begiak itxi genituen eta ondoren irakasleak IKT-rekin eta Hezkuntzarekin zerikusia zuten galderak egiten zituen, eta gero, burutik pasatzen ziren lehenengo erantzunak, kuadernoan idatzi behar izan genituen.


Azkenik, IKT irakasgaiko aurkezpena egin zuen, power point baten bidez eta  irakasgai honen helburuak zeintzuk diren, IKT Lehen Hezkuntzan zergatik den garrantzitsua ... azaldu zuen.

Hasiera batean pentsatzen nuen IKT informatika irakasgaia bezalakoa izango zela, baina aurkezpena egin ondoren konturatu naiz harago joaten dela. Hezkuntzan duen garrantzia ulertu dut, bai informatika, teknologia berriak ... nire ustez, etorkizunari begira ezinbestekoa da irakasle batek gai hau menderatzea eta espero dut irakasgai honetan ditudan espektatibak betetzea.

miércoles, 29 de octubre de 2014

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Lehenengo klase teorikoan bidalitako artikuluaren ("IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia") laburpena egin behar genuen eta 2 galdera eta 5 hitz gako proposatu. Hona hemen nire lana:

 LABURPENA

Gaur egungo gizartearen definizio bat ematea oso zaila da, baina, gizarte materialista, globalizatua, digitala, informazio eta ezagutzaren gizartea edota komunikazioaren eta irudiaren gizartea dela esan dezakegu. Gaur egungo arazoa, eskolaren definizioarekin berdina gertatzen ari dela esan beharra dago, ez daukagu definizio zehatza.

Halaber, eskolaren funztioen zerrenda jar dezakegu: 
a) Gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetizatze digitala sustatzea
b) Eten digitala sahiestea eta inklusio digitala bultzatzea
c)Hezkuntza eredua berriztatzea, hau da, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ikasgela barruan integratzea. IKTari esker, ikasleen aktibotasuna, talde-lana, gaien arteko eta errealitatearekiko lotura eta motibazioa landu daiteke.

Beraz, IKTren garrantzia nabarmeduz aipatu beharra dago gaur egun tresna teknologiko asko eskaintzen direla klasean erabiltzeko. Tresna hauen artean ondorengo hauek dira erabilgarrienak: 
1-Blogak: ikasleek artikuluak eta blogak igotzeko
2-Wikiak: talde-lana sustatzeko
3-Webquest-ak: edozein gai jorratzeko
4-Markagune sozialak: irakasleak ikasleekin esteka interesgarriak konpartitu ahal izateko
5-Podcast-ak: ikasleei audio eta bideo proiektuak eskatzeko;
6-Mapa-kontzeptualak: ikasleek ideia nagusiak modu egokiak kokatzen ikasteko
7-Moodle: ikasleei gelatik kanpo irakurgaiak, bakarka edo taldeko lana bidaltzeko, etab.
8-Bideojokoak eta software didaktikoak: aktibotasuna, talde-lana, errealitatearekiko lotura eta motibazio moduko kontzeptuetan sakontzeko.

GALDERAK
-Zer gerta daiteke etorkizunean etxean teknologia erabiltzeko baliabidea ez dutenekin?

-Gaur egungo hainbat iraskasle teknologia berriekin ez dute inolako trebetasunik, zer egin dezakete oinarrizko ezagutza bat edukitzeko?

BOST HITZ GAKO
- IKT
- Teknologia
- Tresna Digitala
- Internet
- Hezkuntza

ADIMEN EMOZIONALA HEZKUNTZAN




KAIXO! gaurko sarrera honetan Adimen Emozionalari buruz hitz egingo dut. Egia da gaur egun, gure herrialdean gai honi garrantzi handia ez zaiola ematen, baina Europako hainbat eskoletan, aplikatzen hasi den gaia da.

Bideoa esaten duen moduan ez da nahikoa ikasleak bakarrik materia memoriza dezaten, beste gaitasun batzuk garatu behar dituzte, horien artean inteligentzia emozionala da garrantzitsuena.

Umeak aldarte ona izan behar dute informazioa ondo ulertzeko eta barneratzeko. Baina, askotan, irakasleek ez dute hori kontuan hartzen, materia bakarrik ematen dute eta ikasleen porrota gertatzen bada arazoa ikaslearena dela pentsatzen dute eta ez bere ingurunean egon ahal diren arazoengatik.

Horretarako, irakasleak  harreman estua izan behar dugu familiarekin, etxean sortu daitezken arazoak ezagutu ahal izateko. Beraz, ikasleek haien emozioak adierazten ikasi behar dute, horregatik, komenigarria izango litzateke klasean honako ariketa hauek lantzea: mimika ariketak egitea, klase hasieran ikasleei nola sentitzen diren galdetzea, musika jartzea eta erlaxazio ariketak egitea, dinamikak egitea, etab.

Honekin lortu nahi da irakasleak " beste adimen" mota bat ezagutzea. Ulertzeko gaitasuna garatzen eta gizarte harremanak hobetzen duena.

Espainako hainbat Lehen Hezkuntzako eskoletan proiektu hau garatzen hasi dira eta umeen autestima eta haien emaitza akademikoen igoera dakarrela frogatu dute. Beraz pentsatzen dut, berritasun hau lantzea beharrezkoa dela, bai umeentzako bai iraksleentzako.