domingo, 30 de noviembre de 2014

5. SAIO TEORIKOA

2014ko azaroaren 27a

Saio honetan aurkezpenekin amaitu dugu, eta gaur nire taldearen txanda zen. Aurkezpena egiteko Powtoon programa erabili dugu. Hasiera batean hartu genituen ideiak sinplifikatu eta euskaratu ditugu eta ondoren Powtoon-ean azaldu ditugu. Aurkeztutako bideo laburra  eta musikarekin izan da, jendea ez aspertzeko. Hona hemen gure bideoa: eskola 2.0 (klikatu)

Honetaz aparte, beste taldeek Eskola 2.0 eta konpetentzia digitalaren azalpena eman dute, hauetako gehienak Powtoon programa erabili dute, beste batzuk bideo bat argazkiekin eta gainerakoak Emaze izeneko programarekin egin dute, prezi antzekoa. Hauek izan dira hartu ditudan ideia nagusiak:

- Informazio gehiegi jasotzen dugu"Infoxicazioa".
- IKT-en alfabetizazio helburuak zeintzuk diren.
- Konpetentzia + Hezkuntza= ikaskuntza esanguratsua. Hau lortzeko IKTak ezinbestekoak
- Alfabetizazioaren  dimentsioak:

1- Instrumentala
2-Kognitiboa
3-Komunikatiboa
4-Akziologikoa
5-Emozionala

- Web 2.0 oso erabilgarriak hezkuntzan --> interakzioa eta ikaskuntza kolektuboa lortzeko
- Gaur egun, aplikatzen hasi dira Hezkuntza sistema aurrera egin behar duelako gizarte teknologikoa bezala.
- Hezkuntza tradizionala jarraitzen du
- Irakasleak IKTekin zailtasunak dituzte
-TIC--> TAC --> TEP
- IKT en hurrengo pausua TAC dira, hau da, autentizitatea, komunitate birtual eta berdinen arteko interakzioa lortzea.

Ideiak behin eta berriro errepikatu dira, baina horri esker eskuratutako informazioa errazago gogoratuko dugu. Azken aurkezpenean hausnarketa bat proposatu da, ea IKT ak onak edo txarrak diren.

Nire ustez IKTak onak dira neurri batean. Etorkizun batean ezinbestekoak izango direlako gure ikasleen egunerokotasunean, lanean, unibertsitatean... eta beraz jakintza bat eduki behar dute. Baina, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloetan aplikatzea adibidez ez da ideia ona. Adin horietan dependentzia sor ditzakete, edota ciberbullynga bultzatu. Umeak direnez, ez dituzte ondorio arriskutsuak izan ditzaketela ikusten, horregatik komenigarria izango litzateke umeak helduagoak direnean erabiltzea. hau da, ondorietan pentsatzen dutenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario