Astekaria

Hau IKT praktiketako klaseen astekaria izango da. Hemen klase bakoitzean zer egin dugun kontatuko dugu eta horri buruzko hausnarketak egingo ditugu.

2014ko urriaren 24

Gaurko klasean, bloga zabaldu dugu eta erabiltzen ikasi dugu. 
Hasteko, Blogerako platilla eta titulu bat aukeratu dugu eta ondoren, bost sarrera proba egin ditugu:
  • Lehengoan, testu sarrera bat publikatu dugu.
  • Bigarrenean, ordenagailutik bideo bat igo dugu.
  • Hirugarrenean, youtubetik ateratako bideoa sartu dugu.
  • Laugarrenean, Vimeotik hartutako bideoa igo dugu 
  • Azkenik, irudi bat igo dugu.

Sarrera guzti hauetan etiketak eta interneteko estekak jarri ditugu. Etiketak, blogeko sarrerak bere edukieraren arabera ordenatzeko erabilgarria dira.

Beste aldetik, blogeko tituluan argazki bat sartzen ikasi dugu eta aldi berean, Microsoft office Manager programarekin irudiak txikitzen ikasi dugu.

Ondoren, blogeak bi gadget ipini ditugu, alde batetik, etiketen izenak agertzen den zerrenda eta bestaldetik, klaseko ikaskideen izenak eta haien blogak erakusten dituen beste zerrenda bat.
Baita ere, blogeko "Página principal" rekin batera, bi pagina gehitu ditugu, bata astekaria (klase praktikoetan egiten ditugun jardueren deskribapena eta hausnarketa) eta bestea materiala eta informazioa (blogeko sarreren informazioa nondik hartu dugun erakusten duena).

Honekin, ez nekien blogeko ezaugarri asko ikasi ditut. Nik bakarrik sarerak publikatzen eta etiketak jartzen nekien, bloga soilik DBH-n erabili nuelako eta ez genuen hainbeste sakondu.

Nire ustez, oso erabilgarriak izango dira gaur ikasi ditugun gauzak, sarrerak egitearen apartez informazio gehiago emateko irakurleei. adibidez, estekak, etiketen bidez ordenatu sarrerak, nire ikaskideen blogen estekak, informazioaren iturriak ...


2014ko urriaren 30

Gaurko klasean, bloga lantzen jarraitu dugu eta klaseko kideen blogen estekak ipini ditug, pasaden astean erdi eginda geratu zen eta.

Ondoren, Feed-ak zer diren azaltzeko youtubeko bideo bat ikusi dugu. Hauek, beste weborrialdeetako azken berriak zure ordenagailura heltzea egiten du. Gure blogean Feed bat sartu dugu Gadget bezala, Hezkuntza saileko berriak bertan agertzeko eta blogaren jarraitzaileak hezkuntzaren azken berriak ikusteko.

Halaber, beste gadget bat sortu dugu, erloju bat. horretarako, erloju diseinuak eskaintzen dituen webgunean sartu gara eta gustokoena hartu dugu gure blogean sartzeko. Blogarekin arazoak eduki ditut eta beraz ez dut Feed-a eta erlojua sartu, baina ahal dudanean sartuko ditut.

Ezagutzen ez nituen erreztasun asko eskaintzen digu blogak eta klase hauetan erabilgarriak diren hainbat aplikazio, programak etab ikasten nago.


2014ko urriaren 31

Klase honetan ez dugu bloga erabili, baizik eta, blogak irakaskuntzan ze garrantzi duten ikasi dugu. Horretarako, hamar-hamabost minututan blogei buruzko informazioa bilatu dugu bakarka: ezaugarriak, erabilenak, ikastetxeetako blogen behaketa ...

Ondoren, taldeka jarri gara eta hartu ditugun ideiak komunean jarri ditugu, gero aurkezpen bat prestatzeko. Aurkezpena egiteko hainbat programa erabili ahal genituen: PREZI, BUBBL eta PADLET. Guretzako erabiltzeko eta ulertzeko errezena dena aukeratu dugu, bubbl. Mapa kontzeptualak egiteko progama da eta horrekin egin dugu aurkezpena 5 minututan.

Gainera, aurkezpenean blogaren definizioa, erabilerak eta ezaugarriak azaldu ditugu, baina baita ere blog batzuen adibideak. Ikastetxe batzuen blogak ziren eta bakoitzak bere egitura zuen, batzuk kurtsoka sailkatuta zeuden, beste batzuk irakasgaika ... egia esateko hori izan da gehien interesatu zaidana aurkezpenatik.

Blogak irakaskuntzan eskaintzen dituzten erreztasunak ikusi ditut eta etorkizun baterako oso baliagarriak izango direla uste dut. Halaber, beste programa batzuk erabiltzen ikasi dut, Bubbl, eta beste ikaskideen aurkezpenatatik asko ikasi dut beste taldeek gauza desberdinak jorratu dute eta.


2014ko azaroaren 13

Pasaden astean, modulu astea zela eta ez genuen klase praktikorik izan. Halaber, gaurko klasera ezin izan dut joan, medikua nuen eta. Baina, klaseko kide batek egindakoa azaldu dit momentu batean.

Alde batetik, bloga aparte utzi genuen eta Wordarekin ariketak egiten hasi ginen. Aurkibideak egiten ikasi genuen, dokumentu bertako estekak ipintzen, komentarioak ipintzen, portadak egiten... eta beste aldetik, ariketa bat egin genuen binaka, aipatu dudan guzti hori aplikatzeko, eta ondoren egelara igo genuen. Nik hurrengo egunean egin nuen, kideko laguntzarekin.

Amaitzeko, worda hobeto erabiltzen ikasi dut, ez nekien hainbat "truko" ikasi ditut, adibidez aurkibideak egiten, nik eskuz egiten nituen eta orain badakit modu automatiko batean egiten. Bestalde, word bertako hiperbinkuluak ipintzen ere ikasi dut. Klase oso dinamikoa izan dela uste dut, gauza berriak ikasten nengoelako denbora guztian.


2014ko azaroaren 14

Gaurko klasean taldean lan egin dugu. Hasteko, lan taldean agertu ditzaketen arazoen zerrenda bat irakurri dugu eta ondoren talde txikitan eztabaidatu dugu zeintzuk ziren taldean lana egitearen abantailak eta desabantailak. Hori egin ostean, gure hausnarketa klaskoekin konpartitu dugu. Hona hemen gure hausnarketa:



Ondoren, artikulu bat irakurri dugu "Los jetas y los pasotas". Bertan, talde batean egon daitezken pertsona motak azaltzen zen, los jetas alde batetik y los pasotas beste aldetik. Testua aztertu ondoren, berriz taldeka eztabaidatu dugu zeintzuk ziren jetak eta pasoten ezaugarriak eta haien arteko desberdintasunak.  Hona hemen gure hausnarketa:


Azkenik, talde fitxa egin dugu lan proiektua garatzeko. Bertan, taldekideen argazkiak, izen abizenak eta rolak ipini ditugu eta baita ere talde arau batzuk ezarri ditugu. Ostean, lehen akta osatu dugu eta Sites bat ireki dugu. Sitesera igo dugu akta eta bertara igoko dugu proiektuaren aurkezpena eta materiala.




Hausnarketa bat eginez, esan dezaket tratatu dugun gaia oso interesgarria iruditu zaidala, gure errealitatea isladatzen duelako. Guk unibertsitatean taldeka lan egiten dugu eta arazo asko sortzen dira eta horiek konpotzeko hainbat irtenbide aurkitu ditut artikulu honetan. Amaitzeko, Sites erabiltzen ikasi dut ez nuen ezagutzen eta.

2014ko azaroaren 20

Gaur, proiketuarekin hasi gara, sites ireki eta gero eta taldeko rolak eta arauak erabaki eta gero lanarekin hasi gara. Horretarako, egoera bat aztertu dugu: Eskola batean gurasoek IKT en erabilera areagotzea eskatu dute.

Eskaera LH 4.mailako ikasleentzat dela kontuan harturik behar zer nolako ikastetxea den, zer baliabideak dituen, zertarako dira erabilgarriak IKTak klasean ... Informazio guzti honekin mapa kontzeptual bat osatu dugu, "popple" izeneko baliabide digitala erabiliz.

Programa hau ez genuen ezagutzen, baina momentu batean ikasi dugu erabiltzen eta lanean hasi gara, nahiko erreza zen bere erabilera. Mapa kontzeptuala ondoren, hurrengo bi asteetako plangintza egin dugu, kontuan harturik aurkezpenak abenduaren 12an hasiko direla. Amaitzeko, bigarren akta osatu dugu eta hau baita ere Sitesera igo dugu.




















2014ko azaroaren 21

Lan proiektuarekin jarraitzeko irakasleak konpetentzia digitalari buruzko bideo bat jarri digu, Jordi Adellekoa:



Bideoa ikusi eta gero Konpetentzia digitalari buruzko mapa kontzeptual bat osatu dugu,  bertan konpetentzia digitalaren dimentsioak ezaugarriak, eskolan duen garrantzia etab azaldu dugu.

Horretarako, lana binaka banandu dugu informazioa bilatzeko eta ondoren informazio guztia bildu dugu. Hori egin ondoren, mapa kontzeptualean ipinitako informazioaren sintesi bat egin dugu eta ondoren, horri buruzko talde hausnarketa bat. Gero, akta osatu dugu eta hori guztia Sitesera igo beahr genuen,baina, Sitesekin arazoak ediku dugu beraz ez dugu oraindik igo.

Bukatzeko, Deliciousen erregistratu gara. Bertan, lan proiekturako bakarka aurkitu ditugun linkak konpartituko ditugu. Bakoitzak 7-10 link igo behar ditu eta ondoren taldekideekin konpartitu ditugu gure lan proiektua osatzeko eta informazio anitza edukitzeko.

2014ko azaroaren 27

Gaur, gauza asko egin behar izan ditugu lana aurreratzeko, biharko saioa ez dugulako edukiko ikasleen graduazioa delako,

Hasteko, Deliciusen igotako 7 helbideetatik bat aukeratu behar izan dugu eta ikasleen gidan agertzen zen taula bat osatu dugu, gero Sitesera igotzeko. Ondoren, Sitesaren fondoa, kolorea etab aldatu dugu, hobetzeko asmoz. Amaitzeko, proiektuarekin hasi gara, ideiak botata ditugu ikastetxearen izena, herrialdea, ingurunea etab aukeratzeko.

Sitesarekin arazo asko izan ditugu, aldi berean editatzen genuenean aldaketak ez ziren gordetzen beraz berregin behar izan ditut hainbat gauza, Egia esateko Sites plataforma ez da nire gustokoa. Esan behar dut, gaurko klasean lan asko egin eta aurreratu dugula eta egin dugun lanarekin pozik nagoela.

2014ko abenduaren 11

Klase honetan proiektuan asko aurreratu behar izan dugu, pasaden astea modulu astea izan zela eta ez genuen klaserik eduki. Hasteko, lana banandu dugu, batzuk proiektuaren egoera birdefinitu dugu, hau da, eskolaren egoera, tedtuingurua, ikasleen ezaugarriak etab. eta gainerakoek aukeratutako eskolan IKT ak sustatzeko hainbat proposamen bilatu eta eztabaidatu dute.

Azkenean, aukeratu dugun proiektua webgune bat izan da, Childtopia izenekoa. Bertan, jokuak, ariketa didaktikoak (matematika, lengua, musika ...) daude eta kurtso osoan zehar erabiliko den prposamena izango da. Irakasgaietan emandako edukiak birpasatzeko edota modu dinamiko batean ariketak egiteko oso erabilgarria da eta gainera hori izango gure aitzakia IKTak erabiltzeko.

Amaitzeko, proposamenaren txostena egiten hasi gara, sarrera eta justifikazioa, helburuak, edukiak, aplikatzeko arloa ... denbora gutxi eduki dugunez, etxean amaituko dugula erabaki dugu, hurrengo klaserako proiektuaren power pointa bakarrik egiteko.

Halaber, aipatu behar dut Sitesarekin arazo asko eduki ditugula, bakarko taula igotzerakoan beheko partean ez zuen idazten uzten eta hainbat aldiz kopiatu eta pegatu egin behar izan dugu igotako lan guztia, beste orri bat eginez "ematekoak2".

Ez dut ezagutzen horrelako beste programarik baina, taldeka lan egiteko ez dela leku ona esan behar dut.

2014ko abenduaren 12

Bakoitzak etxean egindako parteak amankomunean jarri ditugu eta proiektuaren txostena amaitu dugu. Ondoren, Sitesera igo dugu eta power point-a egiten hasi gara. Amaitzerakoan, drive-era igo egin dugu hurrengo egunerako bakoitzak bere partea ikasteko.

Gero, klaseko talde batek bere proiektuaren aurkezpena egin du. Amaitzeko, gure proposamenaren ebaluazioa egin dutu eta taldeko autoebaluazioa egin dugu guztion artean.

Aurkezpenean azaldu duten proiektua, bideo bat garatzea izan da ekologiarekin erlazionatuta dagoena. Bertan ikasleek, bideo bat grabatu behar dute mezu bat emanez, adibidez, grifoa itxi haginak garbitzean. Oso idea ona iruditu zait, IKTak lantzen direlako eta aldi berean umeek ohitura onak ikasten dtuztelako.

Amitzeko, gure taldeak garatu dugun prosamena oso interesgarria iruditu zait, denbora gutxi genuenez ez nuen uzte denbora emango zuenik lana eperako amaituko genuela, baina azkenean, kronograman ipinitako epeak bete ditugu eta azkenengo lanarekin pozik nago. Aukeratu dugun webgunea oso aproposa da IKT-ak eskolan sustatzeko eta ikasleen ordenagailuekin trebetasuna lortzeko.

2014ko abenduaren 18

Gaur, proiektua aurkezteko eguna izan da. Horretarako, Power Point bat egin dugu eta Slideshare-era eta Sitesera igo dugu. Ondoren jarriko dugun esteka gure sitesaren helbidea da eta hemen ikusiko dituzue lana garatzeko egin ditugun emangarriak, aktak eta azkenengo proiektua bai garatua, bai aurkezpena moduan Mentologg Sites.

Halaber, beste bi talde bere proiektua aurkeztu dute, Blogen erabilpena Lehen Hezkuntzan nabarmentzen zuten. Nahiko interesgarriak izan dira, baina nire ustez oso lan mugatuak izan dira, bakarrik blogean oinarritu dira eta.

Parentesi bat moduan Modulu lanaren aurkezpen bat izan dugu baita ere eta oso interesgarria eta polita izan da aurkeztu duten bideoa, Bermeori buruzkoa zena.


2014ko abenduaren 19

Zorionez gaur azken klase eguna izan da eta oso jende gutxi bertaratu gara klase praktikora. Hasteko, beste Modulu talde batek bere bideoa aurkeztu du, bertan Bizkaiko hainbat ondare kulturari buruz hitz egiten zuten.

Ondoren, falta den taldea bere proiektua aurkeztu du eta hauek ere blogaren erabilpenari buruz hitz egin dute. Nahiko aurkezpen barregarria izan da, arazo batzuk izan dutelako aurkezterako orduan baina, orokorrean interesgarria izan da.

Honekin amaitu ondoren, irakasleak talde ebaluazioa egiteko errubrika banandu digu eta taldekide guztien artean bete dugu, notaren %10 balio du eta. Bertan, talde lana nola izan den galdetzen zuen, rolak eta iritzi desberdinak errespatatu diren eta abar. Orokorrean esan beharra dut oso gustura egon naizela talde honekin eta lan ona egin dugula uste dut, laguntza eskaintza eman eta jaso dut eta iritzi desberdinak entzuten eta errespetatzen ikasi dut. Amitzeko, klase praktiko hauetan ateratzen ditudan ondorio guztiak positiboak direla esan beharra dut. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario