domingo, 23 de noviembre de 2014

4. SAIO TEORIKOA

2014ko azaroaren 20a

Saio honetan aurkezpenekin jarraitu dugu, eta gaur 6 talde egin dute. Honako gai hauek azalu dituzte aurkezpenetan:

- Gaitasun ideia kontzeptua eta bere sorrera
- Hezkuntzaren 4 zutabeak: Ezagutzen ikasi, egiten ikasi, izaten ikasi eta elkarbiitzen ikasi,
- Gaitasun digitalaren helburuak; Ikasle autonomoak, arduratsuak eta sortzaileak eratu.
- Web 2.0 zer da?  hezkuntza 2.0 lorzeko balio du
- Baliabide teknologikoak ez dira gehiegi erabiltzen.
- Ikasleek teknologiarekin harremanetan egotea lortzen da,
- Hezkuntza 2.0 dituzten plataformak: Bloggak, Jarioak, Wikiak eta Sare sozialak.
- Arriskuak: Eduki pornografikoak, merkataritza elektronikoa...
- Eskolak konponbide bat bilatu behar du, internetaren inguruko interesa adieraztea eta arriskuetatik babestea.
- Irakasleek laguntza eskaini behar dute ikasleei eta kontrolatu behar dute interneten daudenean.
- Teknologia berriak eskolan erabiltzeko dekalogoa
- Etorkizunean liburuen formatua aldatuko da,
- Konpetentzia digitala: IKTak alfabetatze berriak, metodologia berriak eta erronkak eskaini.

Aurkezpen gehienak Prezi edo Power Pointarekin egin dira, baina batzuk beste baliabideak erabili dituzte oso interesgarriak izan direnak: Talde batek, bideo bat aurkeztu du, bertan internetako irudiak agertzen ziren eta atzetik aurkezleen ahotsak. Beste talde bat, Prezia aurkeztu du bere ahotsen grabazioarekin. Aurkeztu diren kontzeptuak oso antzekoak izan dira, guztiak konpetentzia digitaleran kontzeptua azaltzen zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario