jueves, 8 de enero de 2015

UMEEN JOSTAILUAK

Garrantzitsua da jakitea jostailuak umeen bizitzako erreminta garrantzitsuak direla eta haien bidez mugitzeko, kuxkuxean ibiltzeko, maneiatzeko, esperimentatzeko, erlazionatzeko eta akzioak, bizipenak eta sentimenduak trukatzeko posibilitatea dute. Halaber, jostailuek haurren integrazioa errazten dute ingurune sozialean. 

Baina, askotan, jostailuen publizitatea emakume eta gizonezko rolak sustatzen ditu. Orokorrean, neskei jostailu domestikoak, hala nola, sukaldaritza jokoak, garbiketa-seta, panpina-etxeak, eta abar oparitzen zaie. Mutilek ordea, dituzten jostailuak era askotakoak dira: pilotak, kotxeak, trenak, eraikuntza jokoak … Hauek bere gaitasun kognitiboa garatzen dute, neskena baino gehiago. 

Dena dela, arazoa da umeak helduengan ikusten dituzten rolak imitatzen dituztela, hau da, etxean, kalean, eskolan … ikusitakoa kopiatzen dute.


Horregatik, ezaugarri hauek betetzen dituzten jostailu egokiak bilatu behar dira: jolas librea eta espontaneoa sustatzen dituztenak, pertsonen aniztasuna irudikatzen dituztenak, neska-mutilen harremana garatzen dituztenak, umeen gaitasun pertsonal eta kolektiboak garatzen laguntzen dituztenak...