Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas

domingo, 21 de diciembre de 2014

KIROL DESBERDINAK IKASTEN

Gaur hitz egingo dut eskolaz kanpoko jarduerak umeengaz duten garrantziaz. Horretarako web-orri hau zuekin konpartitzen dut. Bertan, Derrigorrezko Lehen Hezkuntzan (6-12) dauden umeentzako  kirol-jarduerak eskaintzen dira. Hauen artean, futbola, saskibaloia, tenisa, etab. Baina irakasle bezala gomendatzen dudana MULTIKIROLA da.

Jarduera hau honetan datza: umeek motrizitate trebetasunak garatzea kirol desberdinen bitartez. Adibidez: desplazamenduak, jauziak, biraketak, boteak, paseak, errezepzioak... Gainera, taldeko lana eta kideekiko errespestua bultzatzen da.

Goian esandako guztiagatik uste dut oso garrantzitsua dela eskolak eskolaz kanpoko jarduerertan multikirola eskaintzea. Ez da kirol batean zentratzen eta gorputzeko atal desberdinak lantzen ditu. Umeak 6-12 urterekin ez direla kapazak jakiteko zer egin nahi duten, eta beraz, onena kirol denak probatzea dela eta 16 urte inguru dituztenean espezializazioan sartzea.

Irakasle moduan, klase orduren batean ikasleei galdetuko nieke zer egin nahi duten eta behin jakinda, multikirolaren garrantziaz hitz egin eta azaldu bertan denetarik egingo dutela lagun artean. Gurasoei kurtso hasierako bileran azalduko nieke jarduera honen garrantzia eta dituen onurak.


Hemendik eskola guztiak animatzen ditut jaduera hau sustatzen.





miércoles, 10 de diciembre de 2014

ELKARTASUNA KLASEAN

Zer da Elkartasuna?

Elkartasun hitzak berak esaten duen bezala, pertsonen  arteko erlazioak sendotzea eta itun sozialak lortzea du helburu. Honi buruz ideia desberdinak ageri dira, kontra eta alde daudenak:

Batzuen ustez ikaskuntza ariketan ikasleen artean sortzen diren erlazioak bigarren mailako influentzia dute, batzueta nekagarria eta zitala izatera heltzeraino eskolaren errendimenduan. Ikuspuntu honen arabera, interakzioa irakasle-ikasleen artekoa izan behar da, irakasleak informazio trasmititzen duena izanik eta ikaslea hau jasotzen duena. Ikasle-ikasleen arteko erlazioak klaseko jarrerak desorekatzen ditu eta horrekin batera lan indibiduala eta irakasle-ikasleen arteko interakzioa eragozten du.

Baina, gaur egun badaude probak zihurtatzen dutenak ikasleen arteko interakzioa ez dela faktore mespretxagarritzat hartu behar eta gainera, heziketa-helburuen lorpenetan garrantzi handia duela. Ikerketa batzuk egiaztatzen dute ikasleen arteko erlazioak eragina dutela hauen artean: sozializazio prozesuan, gaitasun lorpenetan, trebetasun sozialetan, agresibitatearen kontrolean, arauak onartzeko erreztasunean, egozentrismoa gainditzean, eskolako errendimenduan, etab.

Nola lortu?

Hezkuntzan hiru gizarte-erakunde zehazten dira: kooperatiboa, lehiakorra eta indibidualista.
Bakoitzak helburu propio batzuk ditu:

· Kooperatibak. Ikasleen helburuak elkar lotuta daude. Bakoitzak bere helburuak lortzen ditu  baldin  eta  taldekoek helburu horiek eskuratzen badituzte. Bakoitzak lortzen dituen helburuak taldeko beste guztientzat onuragarriak izango dira. Partaide bakoitza lortzen dituen sariak taldeko lanaren emaitzei proportzionalak dira.

· Lehiakorrak. Ikasleen helburuak era baztertzailean erlazionatuta daude: ikasle batek nahi dituen helburuak lortzeko besteek euren helburuetan porrot egin behar dute. Taldeko kide batek gehienezko saria lortuko du eta bitartean besteek, sari txikiagoak.

· Indibidualista. Ikasleek lortu nahi dituzten helburuetan erlaziorik ez. Bakarka onuragarriak diren emaitzak bilatzen dira, besteen emaitzak garrantzirik gabekoak izanez. Sariatuak izango dira lan pertsonalagatik.

Ikaskuntza kooperatiboen esperientziak ikaskideen arteko elrazioak, arreta, errespetua, begikortasuna, adeitasuna eta elkarlaguntza bultzatzen dute lehiakorrekin eta indibidualistekin konparatuta. Jarrera positibo hauek eragina dute irakasleengan eta eskolako instituzioetan. Gainera, kooperatibak hobeagoak dira errendimenduari eta emankortasunari dagokionez. Beraz, elkartasuna lantzeko egokiena ikaskuntza kooperatiboa da.


iturriak:

(Coll. C., Infancia y Aprendizaje1984, 27/28, 119-138, "Estructura grupal, interaccion entre  alumnos y aprendizaje escolar", Universidad de Barcelona)

lunes, 8 de diciembre de 2014

EUSKARA ETA JOLASA!

Nork ez du jolasa gustuko? jolastea haurtzaroan egiten diren hainbat ekintzen zati handi bat da, baina ez soilik jolasaren kontzeptu soila.  JOLASA aisian  , atseginez eta gozamenerako egiten den jarduera bat da, lana  eta artea  ez bezala. Jolasarekin zer ikusirik duten gauza, eremu eta jarduerak ludikoak  direla esaten da.  Jokoa , kirola ,dantza  eta beste zaletasun zenbaitekin lotutako jarduerak jolasa dira, sarri jarduera hauetan lan eta artetik bereiztea zaila izaten den arren. Jolasa jarduera fisikoa, intelektuala zein tartekoa izan daiteke, maila ezberdinetan.

 Adibidez, kirol-jarduerak jolas fisikoak  izaten dira eta bideojokoak eta karta - jokoak intelektualagoak. Jolasa gizakiaren berezko jarduera da, haur zein helduentzat, beste pertsonekin harremanetan jarri, lagun -giroa sortu, nekeak kendu eta denborapasa  moduan, modu dibertigarri batez. Horregatik gaurkoan gure lupa eta tresna guztiak erabiliz jolasak hizkuntzarekin duen lotura eta hartu emana aztertuko dugu.

- Motibazioa eta jolasa :motibazioa norbait hizkuntza ikastera bultzatzen duen arrazoia da. Jolasa ondo pasatzeko jarduera da , beraz helduentzat eta gazteentzat oso jarduera atsegina da.Jolasean gustura dabilenak eta jolasa euskaraz egiten duenean hizkuntza eta jarduera atseginaren arteko lotura egingo du .Hizkuntza , eskolako gaiak ikastea baino garrantzitsua da, beraz, jolasa hizkuntzarekiko motibazioa areagotzeko tresna eraginkorra dela esan daiteke.

- Ezagutza eta jolasa: Jolasen bitartez hizkuntza ezagutu eta ikasi egiten dugu. Jolasetan abestiak , esamoldeak ... erabiltzen ditugu .Horrela jolasaren bitartez hizkuntzaren ikaskuntza prozesua era naturalean bermatzen dugu.Adibidez , sokasaltoko abesti baten bidez hilabeteen izenak ikas daitezke eta baita gramatikako kontzeptuak barneratu.

- Erabilera eta jolasa: Oso garrantzitsua da haurrak ikastea euskara bizitzako esparru guztietan erabili ahal duela; familian , ikastolan , kiroletan , telebistan ... Haurrak jolasean denbora asko ematen dutela begi biztan dago beraz , jolasetan euskara erabiltzea oso garrantzitsua da lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko.


domingo, 16 de noviembre de 2014

ESKOLA 2.0 Sintesia

Aurreko egunean esan nuen bezala, hiru testuen sintesia egitea tokatzen zaigu orain. Taldeka erabaki dugu testu bakoitzaren sintesi txiki bat egitea. Hauek ziren testuen tituluak: La Web 2.0 irrumpe en la escuela, Internet en educación eta Algunos principios para el desarrollo de buenas practicas pedagogicas con las TICs en el aula. Azkenik, testuen hitz gakoak ipini ditugu.


1. TESTUA: LA WEB 2.O IRRUMPE EN LA ESCUELA

SARRERA:
Teknologiak ez du bere kabuz funtzionatzen, ez da nahikoa ikasgela bat ordenagailuz betetzearekin; metodologia, pedagogia eta didaktika beharrezkoak dira, hauek teknologia NOLA erabili esaten digutelako. Horretarako bi orientazio mota aurki ditzazkegu: lehenengoa, ariketan pentsatu eta ondoren teknologikoan; hau da, lehenik eta behin pedagogia beharrezkoa da eta ondoren teknologia.

Honekin batera, legeak kontuan izan behar ditugu; hau da, ikasleekin sare sozialen bat erabili aurretik neurriak hartzea beharrezkoa da. Honekin batera gurasoen baimenak beharko ditugu eta umeen intimitatean, argazkien babesean… arreta berezia jarri beharko dugu.

DEFINIZIOA:
2.0 web-a soziala da eta modu aktiboan parte hartzen da = PARTEKATU

BLOGAK
WIKIAK
SARE SOZIALAK
  • Autore bat baino gehiagok argitaratutakoa kronologikoki gordetzen du.
  • Erabiltzaile bat baino gehiagok editatu, ezabatu, gehitu… dezake.
  • Taldean lan egiteko aproposa.
  • Interes berak dituzten pertsonak lotzen dituzte.
  • 14 urte gutxienez.
  • Blogger.
  • Wikispaces for Educators.
  • Edmodo.


ONDORIOAK:
IKT-ak hezkuntzako oinarrizko gaitasunen artean sartzen den arren eta baliagarria den arren, ez dira lehentasuna dutenak. Lehentasuna duen bakarra ikaslea da, hura da protagonista, heziketa haiengan eta euren etorkizunean oinarritzen delako.
2.0 web-a ikasleak euren heziketaren protagonista izatera bideratzen du, SORTZEKO, EKOIZTEKO, ARGITARATZEKO ETA PARTEKATZEKO aukera ematen dielako. Baina horretarako beharrezkoa da ikasleak modu positiboan eta seguruan heztea PRIBATASUNA eta IDENTITATE DIGITALA zainduz.



2. TESTUA: INTERNET EN EDUCACION:

Eskolan, LIBURUTEGI (entziklopediak edo hiztegiak), INPRENTA (aurkezpenak, musika, bideoak, testuak…) eta KOMUNIKAZIO KATE (beste zentro batzuekin, familiekin… komunikatzeko),  moduan erabiltzen da internet.

Zergatik da garrantzitsua? Ikasgelak modu honetakoak izatera bideratzen duelako:

AKTIBOAK
Parte hartzen dute
KONSTRUKTIBOAK
Ideia berriak integratzen dira
KOLABORATZAILEAK
Ikasten dute
INTENCIONADAS/ BERARIAZKOAK
Objektiboak jarraitzen dituzte
CONVERSACIONALES
Ideiak partekatzen dituzte.
PERTSONALIZATUAK
Errealitatearekin kontaktatzen dute
ERREFLEXIBOAK
Zer ikasi dut? Nola ikasi dut? Ikastea pena merezi du?


3. TESTUA: ALGUNOS PRINCIPIOS PARA EL DESARROLLO DE BUENAS PRACTICAS PEDAGOGICAS CON LAS TICs EN EL AULA.

Manuel Area Moreinak aholkuen zerrenda bat uzten digu:

  • Garrantzitsuena hezigarria dena izan behar da, ez teknologikoa.
  • IKT-ak efektu magikorik ez dutela jakin.
  • IKT-ak hezkuntza prozesua errazten dute.
  • IKT-ak erabili teknologiarekin gauzak egiten ikasteko.
  • IKT-ak laguntza moduan erabili.

HITZ GAKOAK:

- Teknologia
- Hezkuntza
- IKT
- Web 2.0



3. SAIO TEORIKOA

2014ko azaroaren 13a

Aupa! Pasaden astea Modulu astea izan genuen, berasz ordutegi berezia eduki genuen eta ez genuen materia aurreratu.

Gaurko klasean, "ikaskuntza gurpilak" aurkezpenekin hasi gara, 5 talde egin dituzte aurkezpena eta talde bakoitzaren dokumentatzailea argazkiak ateratzen eta informazioa jasotzen egon da. laburbilduz, aurkeztu diren gaiak honako hauek izan dira:

- Gizartea eta teknologia
- Internetaren alde onak eta txarrak
- Hezkuntzan garrantzitsua da IKT teknologia gizartean bizi garelako.
- " Las nuevas alfabetizaciones ante los cambios culturales de la web 2.0", hau da, etengabe aldatzen ari da gizartea (Beuman) eta web 2.0 beharrezkoa da XXI. mendean.
- Informazioaren gizartea eta ikaskuntza dialogikoak.

Azalpen guzti hauekin, teknologiaren aurrerapena, gizartearen eragina, hezkuntzaren arazoak IKTekin ... ikasi ditut eta oso gai interesgarriak izan direla uste dut.


lunes, 3 de noviembre de 2014

IRAKURKETAREN GARRANTZIA

Gizakiarentzako bizitzan zehar jarduera garrantzitsuenetariko bat irakurketa da. Alde batetik, gizakiarentzako jarduera esklusiboa da, beste izaki bizidunetatik bereizten gaituena. Normalean, pixkanaka txikitatik garatzen dugu eta bizitza osoan zehar mantetzen da. Beste alde batetik, irakurketarekin gizakiok ezaguerak jasotzen hasten gara HEZKUNTZA prozesuan sartuz. Irakurketak arreta, kontzentrazioa, konpromezua eta hausnarketa hobetzen ditu, emaitz hobeagoak izatera laguntzen dutenak.

Jakina da irakurketa era askotan eta objetibo desberdinekin burutu daitekeela; ez da gauza bera plazerragatik  irakurtzea edo obligazio batengatik. Hala ere, irudimena hobetzeko, buruan mundu berriak sortzeko , ideiei buruz gogoeta egiteko , hizkuntzarekin kontaktuan sartzeko, ortografia hobetzeko, beste errealitate batzuk ezagutzeko, etab. balioko du. Irakurketari etekina ateratzeko , giro baketsu eta lasaietan egotea beharrezkoa da, irakurtzen den istorioan murgiltzeko.

Bideoan ikus daitekeenez, ikusten duguna imitatzen dugu umeak garenetik. Irakurketa etxean garatzea beharrezkoa da gero klasean gogoz hartzeko. Gaur egun, kasu askotan, irakasgai desberdinetarako irakurri behar diren liburuak ez dira irakurtzen edo azken egunean egiten da. Nola hobe dezakegu hori irakasleak?

Hasteko, irakurgaiak gustukoak izatea saiatu behar gara, ikasleei interesatzen zaien gai bati buruz eta irakurtzeko errezak. Klase orduetan, denbora bat utzi irakurketari eskaintzeko eta ulertzen ez dutena azaltzeko. Baina, nire ustez, hezkuntzan zehar irakurgaiak gogoz hartzeko, etxean errutina bat bezala hartu behar dugu. Hasieran, eurekin irakurri eta pixkanaka laguntza barik irakurtzen joango dira, beti kontuan hartuz eurek adierazten dutela irakurtzeko denbora noiz amaitzen den, ez behartu inoiz.


"Hay grandes libros en el mundo y grandes mundos en los libros"



miércoles, 29 de octubre de 2014

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Lehenengo klase teorikoan bidalitako artikuluaren ("IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia") laburpena egin behar genuen eta 2 galdera eta 5 hitz gako proposatu. Hona hemen nire lana:

 LABURPENA

Gaur egungo gizartearen definizio bat ematea oso zaila da, baina, gizarte materialista, globalizatua, digitala, informazio eta ezagutzaren gizartea edota komunikazioaren eta irudiaren gizartea dela esan dezakegu. Gaur egungo arazoa, eskolaren definizioarekin berdina gertatzen ari dela esan beharra dago, ez daukagu definizio zehatza.

Halaber, eskolaren funztioen zerrenda jar dezakegu: 
a) Gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetizatze digitala sustatzea
b) Eten digitala sahiestea eta inklusio digitala bultzatzea
c)Hezkuntza eredua berriztatzea, hau da, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ikasgela barruan integratzea. IKTari esker, ikasleen aktibotasuna, talde-lana, gaien arteko eta errealitatearekiko lotura eta motibazioa landu daiteke.

Beraz, IKTren garrantzia nabarmeduz aipatu beharra dago gaur egun tresna teknologiko asko eskaintzen direla klasean erabiltzeko. Tresna hauen artean ondorengo hauek dira erabilgarrienak: 
1-Blogak: ikasleek artikuluak eta blogak igotzeko
2-Wikiak: talde-lana sustatzeko
3-Webquest-ak: edozein gai jorratzeko
4-Markagune sozialak: irakasleak ikasleekin esteka interesgarriak konpartitu ahal izateko
5-Podcast-ak: ikasleei audio eta bideo proiektuak eskatzeko;
6-Mapa-kontzeptualak: ikasleek ideia nagusiak modu egokiak kokatzen ikasteko
7-Moodle: ikasleei gelatik kanpo irakurgaiak, bakarka edo taldeko lana bidaltzeko, etab.
8-Bideojokoak eta software didaktikoak: aktibotasuna, talde-lana, errealitatearekiko lotura eta motibazio moduko kontzeptuetan sakontzeko.

GALDERAK
-Zer gerta daiteke etorkizunean etxean teknologia erabiltzeko baliabidea ez dutenekin?

-Gaur egungo hainbat iraskasle teknologia berriekin ez dute inolako trebetasunik, zer egin dezakete oinarrizko ezagutza bat edukitzeko?

BOST HITZ GAKO
- IKT
- Teknologia
- Tresna Digitala
- Internet
- Hezkuntza