Hori erakusteko, benetazko klase bat agertzen da eta bertan irakasleak ikasleei ariketa bat planteatzen die IKTak erabiltzeko. Hemen uzten dizuet bideoa, oso interesgarria da eta modu erraz eta dinamiko batean azalduta dago.
Mostrando entradas con la etiqueta youtube. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta youtube. Mostrar todas las entradas
martes, 25 de noviembre de 2014
IKTak HEZKUNTZAN
Ondoren, youtuben aurkitu dudan bideo bat ipiniko dut. Bertan IKTen garrantzia nabarmentzen da, eta eskolak horien erabilera behar duela azaltzen du. Eskolak eboluzionatu behar du teknologia berriak erabiliz.
Hori erakusteko, benetazko klase bat agertzen da eta bertan irakasleak ikasleei ariketa bat planteatzen die IKTak erabiltzeko. Hemen uzten dizuet bideoa, oso interesgarria da eta modu erraz eta dinamiko batean azalduta dago.
Hori erakusteko, benetazko klase bat agertzen da eta bertan irakasleak ikasleei ariketa bat planteatzen die IKTak erabiltzeko. Hemen uzten dizuet bideoa, oso interesgarria da eta modu erraz eta dinamiko batean azalduta dago.
lunes, 3 de noviembre de 2014
IRAKURKETAREN GARRANTZIA
Gizakiarentzako bizitzan zehar jarduera
garrantzitsuenetariko bat irakurketa da. Alde batetik, gizakiarentzako jarduera
esklusiboa da, beste izaki bizidunetatik bereizten gaituena. Normalean,
pixkanaka txikitatik garatzen dugu eta bizitza osoan zehar mantetzen da. Beste
alde batetik, irakurketarekin gizakiok ezaguerak jasotzen hasten gara HEZKUNTZA
prozesuan sartuz. Irakurketak arreta, kontzentrazioa, konpromezua eta
hausnarketa hobetzen ditu, emaitz hobeagoak izatera laguntzen dutenak.
Jakina da irakurketa era askotan eta objetibo
desberdinekin burutu daitekeela; ez da gauza bera plazerragatik irakurtzea edo obligazio batengatik. Hala
ere, irudimena hobetzeko, buruan mundu berriak sortzeko , ideiei buruz gogoeta
egiteko , hizkuntzarekin kontaktuan sartzeko, ortografia hobetzeko, beste
errealitate batzuk ezagutzeko, etab. balioko du. Irakurketari etekina ateratzeko
, giro baketsu eta lasaietan egotea beharrezkoa da, irakurtzen den istorioan
murgiltzeko.
Bideoan ikus daitekeenez, ikusten duguna
imitatzen dugu umeak garenetik. Irakurketa etxean garatzea beharrezkoa da gero
klasean gogoz hartzeko. Gaur egun, kasu askotan, irakasgai desberdinetarako
irakurri behar diren liburuak ez dira irakurtzen edo azken egunean egiten da.
Nola hobe dezakegu hori irakasleak?
Hasteko, irakurgaiak gustukoak izatea saiatu
behar gara, ikasleei interesatzen zaien gai bati buruz eta irakurtzeko errezak.
Klase orduetan, denbora bat utzi irakurketari eskaintzeko eta ulertzen ez
dutena azaltzeko. Baina, nire ustez, hezkuntzan zehar irakurgaiak gogoz
hartzeko, etxean errutina bat bezala hartu behar dugu. Hasieran, eurekin
irakurri eta pixkanaka laguntza barik irakurtzen joango dira, beti kontuan
hartuz eurek adierazten dutela irakurtzeko denbora noiz amaitzen den, ez
behartu inoiz.
"Hay grandes libros en el mundo y grandes
mundos en los libros"
miércoles, 29 de octubre de 2014
ADIMEN EMOZIONALA HEZKUNTZAN
KAIXO! gaurko sarrera honetan Adimen Emozionalari
buruz hitz egingo dut. Egia da gaur egun, gure herrialdean gai honi garrantzi
handia ez zaiola ematen, baina Europako hainbat eskoletan, aplikatzen hasi den
gaia da.
Bideoa esaten duen moduan ez da nahikoa ikasleak
bakarrik materia memoriza dezaten, beste gaitasun batzuk garatu behar dituzte,
horien artean inteligentzia emozionala da garrantzitsuena.
Umeak aldarte ona izan behar dute informazioa
ondo ulertzeko eta barneratzeko. Baina, askotan, irakasleek ez dute hori
kontuan hartzen, materia bakarrik ematen dute eta ikasleen porrota gertatzen
bada arazoa ikaslearena dela pentsatzen dute eta ez bere ingurunean egon ahal
diren arazoengatik.
Horretarako, irakasleak harreman estua izan
behar dugu familiarekin, etxean sortu daitezken arazoak ezagutu ahal izateko.
Beraz, ikasleek haien emozioak adierazten ikasi behar dute, horregatik, komenigarria izango litzateke klasean honako ariketa hauek lantzea:
mimika ariketak egitea, klase hasieran ikasleei nola sentitzen diren galdetzea,
musika jartzea eta erlaxazio ariketak egitea, dinamikak egitea, etab.
Honekin lortu nahi da irakasleak "
beste adimen" mota bat ezagutzea. Ulertzeko gaitasuna garatzen eta gizarte
harremanak hobetzen duena.
Espainako hainbat Lehen Hezkuntzako eskoletan
proiektu hau garatzen hasi dira eta umeen autestima eta haien emaitza
akademikoen igoera dakarrela frogatu dute. Beraz pentsatzen dut, berritasun hau
lantzea beharrezkoa dela, bai umeentzako bai iraksleentzako.
viernes, 24 de octubre de 2014
Suscribirse a:
Entradas (Atom)