Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza ez formala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza ez formala. Mostrar todas las entradas

jueves, 8 de enero de 2015

UMEEN JOSTAILUAK

Garrantzitsua da jakitea jostailuak umeen bizitzako erreminta garrantzitsuak direla eta haien bidez mugitzeko, kuxkuxean ibiltzeko, maneiatzeko, esperimentatzeko, erlazionatzeko eta akzioak, bizipenak eta sentimenduak trukatzeko posibilitatea dute. Halaber, jostailuek haurren integrazioa errazten dute ingurune sozialean. 

Baina, askotan, jostailuen publizitatea emakume eta gizonezko rolak sustatzen ditu. Orokorrean, neskei jostailu domestikoak, hala nola, sukaldaritza jokoak, garbiketa-seta, panpina-etxeak, eta abar oparitzen zaie. Mutilek ordea, dituzten jostailuak era askotakoak dira: pilotak, kotxeak, trenak, eraikuntza jokoak … Hauek bere gaitasun kognitiboa garatzen dute, neskena baino gehiago. 

Dena dela, arazoa da umeak helduengan ikusten dituzten rolak imitatzen dituztela, hau da, etxean, kalean, eskolan … ikusitakoa kopiatzen dute.


Horregatik, ezaugarri hauek betetzen dituzten jostailu egokiak bilatu behar dira: jolas librea eta espontaneoa sustatzen dituztenak, pertsonen aniztasuna irudikatzen dituztenak, neska-mutilen harremana garatzen dituztenak, umeen gaitasun pertsonal eta kolektiboak garatzen laguntzen dituztenak...



domingo, 21 de diciembre de 2014

KIROL DESBERDINAK IKASTEN

Gaur hitz egingo dut eskolaz kanpoko jarduerak umeengaz duten garrantziaz. Horretarako web-orri hau zuekin konpartitzen dut. Bertan, Derrigorrezko Lehen Hezkuntzan (6-12) dauden umeentzako  kirol-jarduerak eskaintzen dira. Hauen artean, futbola, saskibaloia, tenisa, etab. Baina irakasle bezala gomendatzen dudana MULTIKIROLA da.

Jarduera hau honetan datza: umeek motrizitate trebetasunak garatzea kirol desberdinen bitartez. Adibidez: desplazamenduak, jauziak, biraketak, boteak, paseak, errezepzioak... Gainera, taldeko lana eta kideekiko errespestua bultzatzen da.

Goian esandako guztiagatik uste dut oso garrantzitsua dela eskolak eskolaz kanpoko jarduerertan multikirola eskaintzea. Ez da kirol batean zentratzen eta gorputzeko atal desberdinak lantzen ditu. Umeak 6-12 urterekin ez direla kapazak jakiteko zer egin nahi duten, eta beraz, onena kirol denak probatzea dela eta 16 urte inguru dituztenean espezializazioan sartzea.

Irakasle moduan, klase orduren batean ikasleei galdetuko nieke zer egin nahi duten eta behin jakinda, multikirolaren garrantziaz hitz egin eta azaldu bertan denetarik egingo dutela lagun artean. Gurasoei kurtso hasierako bileran azalduko nieke jarduera honen garrantzia eta dituen onurak.


Hemendik eskola guztiak animatzen ditut jaduera hau sustatzen.





miércoles, 10 de diciembre de 2014

ELKARTASUNA KLASEAN

Zer da Elkartasuna?

Elkartasun hitzak berak esaten duen bezala, pertsonen  arteko erlazioak sendotzea eta itun sozialak lortzea du helburu. Honi buruz ideia desberdinak ageri dira, kontra eta alde daudenak:

Batzuen ustez ikaskuntza ariketan ikasleen artean sortzen diren erlazioak bigarren mailako influentzia dute, batzueta nekagarria eta zitala izatera heltzeraino eskolaren errendimenduan. Ikuspuntu honen arabera, interakzioa irakasle-ikasleen artekoa izan behar da, irakasleak informazio trasmititzen duena izanik eta ikaslea hau jasotzen duena. Ikasle-ikasleen arteko erlazioak klaseko jarrerak desorekatzen ditu eta horrekin batera lan indibiduala eta irakasle-ikasleen arteko interakzioa eragozten du.

Baina, gaur egun badaude probak zihurtatzen dutenak ikasleen arteko interakzioa ez dela faktore mespretxagarritzat hartu behar eta gainera, heziketa-helburuen lorpenetan garrantzi handia duela. Ikerketa batzuk egiaztatzen dute ikasleen arteko erlazioak eragina dutela hauen artean: sozializazio prozesuan, gaitasun lorpenetan, trebetasun sozialetan, agresibitatearen kontrolean, arauak onartzeko erreztasunean, egozentrismoa gainditzean, eskolako errendimenduan, etab.

Nola lortu?

Hezkuntzan hiru gizarte-erakunde zehazten dira: kooperatiboa, lehiakorra eta indibidualista.
Bakoitzak helburu propio batzuk ditu:

· Kooperatibak. Ikasleen helburuak elkar lotuta daude. Bakoitzak bere helburuak lortzen ditu  baldin  eta  taldekoek helburu horiek eskuratzen badituzte. Bakoitzak lortzen dituen helburuak taldeko beste guztientzat onuragarriak izango dira. Partaide bakoitza lortzen dituen sariak taldeko lanaren emaitzei proportzionalak dira.

· Lehiakorrak. Ikasleen helburuak era baztertzailean erlazionatuta daude: ikasle batek nahi dituen helburuak lortzeko besteek euren helburuetan porrot egin behar dute. Taldeko kide batek gehienezko saria lortuko du eta bitartean besteek, sari txikiagoak.

· Indibidualista. Ikasleek lortu nahi dituzten helburuetan erlaziorik ez. Bakarka onuragarriak diren emaitzak bilatzen dira, besteen emaitzak garrantzirik gabekoak izanez. Sariatuak izango dira lan pertsonalagatik.

Ikaskuntza kooperatiboen esperientziak ikaskideen arteko elrazioak, arreta, errespetua, begikortasuna, adeitasuna eta elkarlaguntza bultzatzen dute lehiakorrekin eta indibidualistekin konparatuta. Jarrera positibo hauek eragina dute irakasleengan eta eskolako instituzioetan. Gainera, kooperatibak hobeagoak dira errendimenduari eta emankortasunari dagokionez. Beraz, elkartasuna lantzeko egokiena ikaskuntza kooperatiboa da.


iturriak:

(Coll. C., Infancia y Aprendizaje1984, 27/28, 119-138, "Estructura grupal, interaccion entre  alumnos y aprendizaje escolar", Universidad de Barcelona)

lunes, 8 de diciembre de 2014

EUSKARA ETA JOLASA!

Nork ez du jolasa gustuko? jolastea haurtzaroan egiten diren hainbat ekintzen zati handi bat da, baina ez soilik jolasaren kontzeptu soila.  JOLASA aisian  , atseginez eta gozamenerako egiten den jarduera bat da, lana  eta artea  ez bezala. Jolasarekin zer ikusirik duten gauza, eremu eta jarduerak ludikoak  direla esaten da.  Jokoa , kirola ,dantza  eta beste zaletasun zenbaitekin lotutako jarduerak jolasa dira, sarri jarduera hauetan lan eta artetik bereiztea zaila izaten den arren. Jolasa jarduera fisikoa, intelektuala zein tartekoa izan daiteke, maila ezberdinetan.

 Adibidez, kirol-jarduerak jolas fisikoak  izaten dira eta bideojokoak eta karta - jokoak intelektualagoak. Jolasa gizakiaren berezko jarduera da, haur zein helduentzat, beste pertsonekin harremanetan jarri, lagun -giroa sortu, nekeak kendu eta denborapasa  moduan, modu dibertigarri batez. Horregatik gaurkoan gure lupa eta tresna guztiak erabiliz jolasak hizkuntzarekin duen lotura eta hartu emana aztertuko dugu.

- Motibazioa eta jolasa :motibazioa norbait hizkuntza ikastera bultzatzen duen arrazoia da. Jolasa ondo pasatzeko jarduera da , beraz helduentzat eta gazteentzat oso jarduera atsegina da.Jolasean gustura dabilenak eta jolasa euskaraz egiten duenean hizkuntza eta jarduera atseginaren arteko lotura egingo du .Hizkuntza , eskolako gaiak ikastea baino garrantzitsua da, beraz, jolasa hizkuntzarekiko motibazioa areagotzeko tresna eraginkorra dela esan daiteke.

- Ezagutza eta jolasa: Jolasen bitartez hizkuntza ezagutu eta ikasi egiten dugu. Jolasetan abestiak , esamoldeak ... erabiltzen ditugu .Horrela jolasaren bitartez hizkuntzaren ikaskuntza prozesua era naturalean bermatzen dugu.Adibidez , sokasaltoko abesti baten bidez hilabeteen izenak ikas daitezke eta baita gramatikako kontzeptuak barneratu.

- Erabilera eta jolasa: Oso garrantzitsua da haurrak ikastea euskara bizitzako esparru guztietan erabili ahal duela; familian , ikastolan , kiroletan , telebistan ... Haurrak jolasean denbora asko ematen dutela begi biztan dago beraz , jolasetan euskara erabiltzea oso garrantzitsua da lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko.


domingo, 16 de noviembre de 2014

BERDINTASUNA LORTZEN

Gehienon helburua da berdintasuna lortzea, baina hau lortzea ez da gauza  erraza. Berdintasuna guztion joera bat izan behar da eta hau umeei txikitatik jakinarazi  behar diegu.

Genero - berdintasunak genero -rolak baztertu eta emakume eta gizonen arteko gizarte - berdintasuna sustatzen du . Historian zehar emakuearen diskriminazioa nabarmena izan da kultura askotan.

Gaur egun hainbat ahalegin egin dira berdintasunaren aldekoak , baina oraindik herrialde garatuetan aurrera eraman diren politikariei esker , maila askotan emakumeak zapalduak izaten jarraitzen dute.
Blog hau lehen hezkuntzara zuzenduta dagoenez, umeekin berdintasuna jorratzen ikasiko dugu. Berdintasuna lantzeko modu ezberdinak daude, hitzaldiak, solasaldiak, irteerak , klasean…. Hau da, hezkidetza lortu behar dugu eskolan.

Nahiz eta eskola gehienak mixtoak izan koedukazioa ez da guztiz lortu. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasle gehienak emakumeak dira, Bigarren Hezkuntzan eta Unibertsitatean, ostera, gizonak nabarmentzen dira.

Gainera, androzentrismoa oso nabaria da, zientzietan (ematen diren autoreak ia denak gizonak dira) , lengoaietan (gaztelania hizkuntza nahiko sexista da), eskolako testuliburuetan eta materialetan (gaur egun gutxiagotu da). Alderdi informalen kasuan, irakasle batzuek ez diete tratu bera ematen bi sexuetako ikasleei, inkontzienteki bada ere, gizonek protagonismo handiagoa lortzen dute.
Marina Subirats soziologoak sexismorik gabeko hezkidetza proposatzen du, baina oso zaila izango da gizartea aldatzen ez bada eta eskola hezkuntza ez bada aldatzen

Amaitzeko,  interneten aurkitutako liburu bat gaineratu nahi dut “BERDINTASUNEAN HEZTEN”. Liburua hau, lehen hezkuntzako umeentzat aproposa da umeentzako hezkidetza hiztegia baita. Bertan, berdintasunean hezten irakasten du eta  aurki daitezkeen gaiak ondorengoak dira: ipuinak, eskubideak, desberdintasunak, bazterkeria, hezkuntza ….

miércoles, 29 de octubre de 2014

ADIMEN EMOZIONALA HEZKUNTZAN




KAIXO! gaurko sarrera honetan Adimen Emozionalari buruz hitz egingo dut. Egia da gaur egun, gure herrialdean gai honi garrantzi handia ez zaiola ematen, baina Europako hainbat eskoletan, aplikatzen hasi den gaia da.

Bideoa esaten duen moduan ez da nahikoa ikasleak bakarrik materia memoriza dezaten, beste gaitasun batzuk garatu behar dituzte, horien artean inteligentzia emozionala da garrantzitsuena.

Umeak aldarte ona izan behar dute informazioa ondo ulertzeko eta barneratzeko. Baina, askotan, irakasleek ez dute hori kontuan hartzen, materia bakarrik ematen dute eta ikasleen porrota gertatzen bada arazoa ikaslearena dela pentsatzen dute eta ez bere ingurunean egon ahal diren arazoengatik.

Horretarako, irakasleak  harreman estua izan behar dugu familiarekin, etxean sortu daitezken arazoak ezagutu ahal izateko. Beraz, ikasleek haien emozioak adierazten ikasi behar dute, horregatik, komenigarria izango litzateke klasean honako ariketa hauek lantzea: mimika ariketak egitea, klase hasieran ikasleei nola sentitzen diren galdetzea, musika jartzea eta erlaxazio ariketak egitea, dinamikak egitea, etab.

Honekin lortu nahi da irakasleak " beste adimen" mota bat ezagutzea. Ulertzeko gaitasuna garatzen eta gizarte harremanak hobetzen duena.

Espainako hainbat Lehen Hezkuntzako eskoletan proiektu hau garatzen hasi dira eta umeen autestima eta haien emaitza akademikoen igoera dakarrela frogatu dute. Beraz pentsatzen dut, berritasun hau lantzea beharrezkoa dela, bai umeentzako bai iraksleentzako.