Jarduera hau honetan datza: umeek motrizitate trebetasunak garatzea kirol desberdinen bitartez. Adibidez: desplazamenduak, jauziak, biraketak, boteak, paseak, errezepzioak... Gainera, taldeko lana eta kideekiko errespestua bultzatzen da.
Goian esandako guztiagatik uste dut oso garrantzitsua dela eskolak eskolaz
kanpoko jarduerertan multikirola eskaintzea. Ez da kirol batean zentratzen eta
gorputzeko atal desberdinak lantzen ditu. Umeak 6-12 urterekin ez direla
kapazak jakiteko zer egin nahi duten, eta beraz, onena kirol denak probatzea
dela eta 16 urte inguru dituztenean espezializazioan sartzea.
Irakasle moduan, klase orduren batean ikasleei galdetuko nieke zer egin nahi
duten eta behin jakinda, multikirolaren garrantziaz hitz egin eta azaldu bertan
denetarik egingo dutela lagun artean. Gurasoei kurtso hasierako bileran
azalduko nieke jarduera honen garrantzia eta dituen onurak.
Hemendik eskola guztiak animatzen ditut jaduera hau sustatzen.