Nork ez du jolasa gustuko? jolastea
haurtzaroan egiten diren hainbat ekintzen zati handi bat da, baina ez soilik
jolasaren kontzeptu soila. JOLASA
aisian , atseginez eta gozamenerako egiten den jarduera bat da,
lana eta artea ez bezala. Jolasarekin zer ikusirik duten
gauza, eremu eta jarduerak ludikoak direla esaten da. Jokoa ,
kirola ,dantza eta beste zaletasun zenbaitekin lotutako
jarduerak jolasa dira, sarri jarduera hauetan lan eta artetik bereiztea zaila
izaten den arren. Jolasa jarduera fisikoa, intelektuala zein tartekoa izan
daiteke, maila ezberdinetan.
Adibidez, kirol-jarduerak jolas fisikoak
izaten dira eta bideojokoak eta karta -
jokoak intelektualagoak. Jolasa gizakiaren berezko jarduera da,
haur zein helduentzat, beste pertsonekin harremanetan jarri, lagun -giroa
sortu, nekeak kendu eta denborapasa moduan, modu dibertigarri batez.
Horregatik gaurkoan gure lupa eta tresna guztiak erabiliz jolasak
hizkuntzarekin duen lotura eta hartu emana aztertuko dugu.
- Motibazioa eta jolasa :motibazioa norbait hizkuntza ikastera bultzatzen duen arrazoia da. Jolasa ondo pasatzeko jarduera da , beraz helduentzat eta gazteentzat oso jarduera atsegina da.Jolasean gustura dabilenak eta jolasa euskaraz egiten duenean hizkuntza eta jarduera atseginaren arteko lotura egingo du .Hizkuntza , eskolako gaiak ikastea baino garrantzitsua da, beraz, jolasa hizkuntzarekiko motibazioa areagotzeko tresna eraginkorra dela esan daiteke.
- Ezagutza eta jolasa: Jolasen bitartez hizkuntza ezagutu eta ikasi egiten dugu. Jolasetan abestiak , esamoldeak ... erabiltzen ditugu .Horrela jolasaren bitartez hizkuntzaren ikaskuntza prozesua era naturalean bermatzen dugu.Adibidez , sokasaltoko abesti baten bidez hilabeteen izenak ikas daitezke eta baita gramatikako kontzeptuak barneratu.
- Erabilera eta jolasa: Oso garrantzitsua da haurrak ikastea euskara bizitzako esparru guztietan erabili ahal duela; familian , ikastolan , kiroletan , telebistan ... Haurrak jolasean denbora asko ematen dutela begi biztan dago beraz , jolasetan euskara erabiltzea oso garrantzitsua da lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario