jueves, 8 de enero de 2015

UMEEN JOSTAILUAK

Garrantzitsua da jakitea jostailuak umeen bizitzako erreminta garrantzitsuak direla eta haien bidez mugitzeko, kuxkuxean ibiltzeko, maneiatzeko, esperimentatzeko, erlazionatzeko eta akzioak, bizipenak eta sentimenduak trukatzeko posibilitatea dute. Halaber, jostailuek haurren integrazioa errazten dute ingurune sozialean. 

Baina, askotan, jostailuen publizitatea emakume eta gizonezko rolak sustatzen ditu. Orokorrean, neskei jostailu domestikoak, hala nola, sukaldaritza jokoak, garbiketa-seta, panpina-etxeak, eta abar oparitzen zaie. Mutilek ordea, dituzten jostailuak era askotakoak dira: pilotak, kotxeak, trenak, eraikuntza jokoak … Hauek bere gaitasun kognitiboa garatzen dute, neskena baino gehiago. 

Dena dela, arazoa da umeak helduengan ikusten dituzten rolak imitatzen dituztela, hau da, etxean, kalean, eskolan … ikusitakoa kopiatzen dute.


Horregatik, ezaugarri hauek betetzen dituzten jostailu egokiak bilatu behar dira: jolas librea eta espontaneoa sustatzen dituztenak, pertsonen aniztasuna irudikatzen dituztenak, neska-mutilen harremana garatzen dituztenak, umeen gaitasun pertsonal eta kolektiboak garatzen laguntzen dituztenak...



domingo, 21 de diciembre de 2014

KIROL DESBERDINAK IKASTEN

Gaur hitz egingo dut eskolaz kanpoko jarduerak umeengaz duten garrantziaz. Horretarako web-orri hau zuekin konpartitzen dut. Bertan, Derrigorrezko Lehen Hezkuntzan (6-12) dauden umeentzako  kirol-jarduerak eskaintzen dira. Hauen artean, futbola, saskibaloia, tenisa, etab. Baina irakasle bezala gomendatzen dudana MULTIKIROLA da.

Jarduera hau honetan datza: umeek motrizitate trebetasunak garatzea kirol desberdinen bitartez. Adibidez: desplazamenduak, jauziak, biraketak, boteak, paseak, errezepzioak... Gainera, taldeko lana eta kideekiko errespestua bultzatzen da.

Goian esandako guztiagatik uste dut oso garrantzitsua dela eskolak eskolaz kanpoko jarduerertan multikirola eskaintzea. Ez da kirol batean zentratzen eta gorputzeko atal desberdinak lantzen ditu. Umeak 6-12 urterekin ez direla kapazak jakiteko zer egin nahi duten, eta beraz, onena kirol denak probatzea dela eta 16 urte inguru dituztenean espezializazioan sartzea.

Irakasle moduan, klase orduren batean ikasleei galdetuko nieke zer egin nahi duten eta behin jakinda, multikirolaren garrantziaz hitz egin eta azaldu bertan denetarik egingo dutela lagun artean. Gurasoei kurtso hasierako bileran azalduko nieke jarduera honen garrantzia eta dituen onurak.


Hemendik eskola guztiak animatzen ditut jaduera hau sustatzen.





sábado, 20 de diciembre de 2014

AZKEN HAUSNARKETA

IKT irakasgaia oso berria izan da niretzat, irakasgai honetaz nituen aurreiritziak ez dituzte jorratu dugun gaiarekin bat egin. Hasiera batean pentsatzen nuen Informatika bezalako irakasgaia izango zela, aurkezpenak egiteko programak, Microsoft officeren eta arbela digitalaren erabilera edota antzeko gauzak ikasiko genituela.

Denbora aurrera joan ahala, blog-ak sortu genituen, bertan eguneroko bezalako bat egin genuen non klase teoriko eta praktikoen hausnarketa txiki bat igo behar genuen, egia esateko lan hori erabilgarria izan da ikasi ditugun kontzeptuak hobeto barneratzeko eta etorkizun batean eduki horiek eskuragarri edukitzeko. Baina, esan beharra dut hasiera batean nahaste handia neukala Blogaren inguruan, nola egin astekari teorikak, praktikoak eta abar. 

Ondoren, talde lanarekin hasi ginen, Eskola 2.0 eta IKT –en kontzeptua jorratzen zituzten gaiak landu genituen " IKASKUNTZA GURPILAK". Nire taldekoei Eskola 2.0 Praktika onak tokatu zitzaigun. Bertan IKT- ak eskolan nola aplikatu, dituzten abantailak etab ikasi genituen. Lana, pixka bat aspergarria izan zen, hiru testu irakurri behar izan genituen eta denbora guztian ideia berdinak errepikatzen ziren. Lana burutzeko Drive bat ireki genuen eta bertan testuetatik ateratako ideiak ipini genituen, gero informazio guztia laburtu genuen eta amaitzeko, euskaratu genuen.

Gero, aurkezpenerako Powtoon izeneko programa erabili genuen, egia esateko inoiz erabili dudan programa da baina ondo moldatu ginen, taldekide batek egin zuen eta. Oso lan polita eta originala egin dugula uste dut eta taldekideen harremana nahiko ona izan da. Nahiz eta bi aldiz edo elkartu ondo moldatu gara lana egiterako orduan, beraz. Hasteko, esan beharra dut taldekide guztiek ekarpen handiak egin dituztela eta nolabait bakoitzak bere rola izan duela. Hainbat ideia aportatu ditudala uste dut teoriaren aldetik, informazioa nola antolatu eta nola garatu azaltzen saiatu naiz eta  gainontzeko taldekideen ideiak errespetatu eta kontuan hartu ditut.

IKT irakasgaiaren ebaluazio orokor bat eginez, esango dut bloga hobeto erabiltzen ikasi dudala ez nekien ezaugarri asko ikasi ditut eta. Nik bakarrik sarerak publikatzen eta etiketak jartzen nekien, bloga soilik DBH-n erabili nuelako eta ez genuen hainbeste sakondu. Alde batetik, irakasgai honi esker, Lehen Hezkuntzan Blogek eta beste baliabide teknologikoak dituzten garrantzia eta erabilerak ikasi ditut. Beste aldetik, praktiketan Sitesa erabiltzen ikasi dugu eta egia esateko nire gustokoa ez den programa bat da. Nahiz eta Sitesa talde lanak egiteko erabiltzen den ezin zenuen bi pertsona aldi berean editatu  letraren formatoa aldatzen zelako eta dena desordenatzen zelako. Horregatik, hurrengo urterako talde lanak online egiteko beste baliabide bat proposatuko nuke. Nik wikiak bakarrik ezagutzen ditut baina ez dakit ondo funtzionatzen diren edo ez.

Hau guztia esanda Blog hau amaitutzat ematen du. Espero dut beharrezkoa izan daiteken informazioa hemen eskuratzea edota klase teorikoen eta praktikoen hausnarketak baliagarriak izatea etorkizuneko Magisteritzako ikasleentzako.

AGUR ETA HURRENGORA ARTE!!!


7. SAIO TEORIKOA

2014ko abenduaren 18

Gaur klaseko azken eguna izan da eta bertan falta zen dokumentatzaile taldea bere aurkezpena egin du. Bere Sitesa aurkeztu dute eta lanarekin izan dituzten zailtasunak, esperientzia eta abar azaldu dute.

Ondoren, irakasleak Power Point bat aurkeztu digu erlaxatzeko musikarekin eta hainbat artikulu batzuk irakurri dizkigu irakaskuntzari buruz . Bertan esaten zen irakasle on bat izateko ezagutzeko eta ikasteko gura izan behar dugula bizitza osoan zehar.

Gero, bi bideo ikusi genituen.  Lehenengo bideoa diziplinaren buruzkoa zen irakurritako testuen harira ematen. Bigarrena aldiz, IKT- en erabilpena Lehen Hezkuntzan,DBHn eta Unibertsitatean duen garrantziari buruz hitz egiten zuen. Bideo hau “Respuestas para pensar“ (Ondoren jarriko dizuet) izena du eta Bartzelonako unibertsitateko irakasle batena zen, Maria Sancho. Amaitzeko, irakasgaiaren balorazioa egin dugu eta esan beharra dut nire ustez irakasgai interesgarria izan dela.








domingo, 14 de diciembre de 2014

6. SAIO TEORIKOA

2014ko abenduaren 11

Gaur dokumentatzaileen txanda izan da, hauek bere lanaren aurkezpena egin dute. Bertan, bere lana zein izan den, izan dituzten arazoak, atera dituzten ondorioak etab azaldu dute bere Sitesa aurkeztuz. Orokorrean atera dituzten ondorioak azalduko ditut:

Dokumentatzaileak 1, 2 eta 3

- Behatutako taldeen jarrera, harremana eta landutako gaiak aztertu dituzte.
- Gure lanak sitesera igo dituzte,(talde fitxa, sintesia, aurkezpena...)
- Behatutako taldeen ezjakintasun asko zegoen egin behar zen lanaren aldetik.
- Egin duten kritika kontrsuktibista izan da, lana gorapaituz eta txarto egin diren gauzak hobetu behar direla esanez.
- Ondorioak: Prozesuan oso galdutak egon gara, baina, gero lana ulertu dugu. Pausu handiak eman ditugu,eta dokumentatzaileak asko ikasi IKTei buruz, beste taldeen lanari esker.
- Arazoak: Komunikazio falta, gainean egon.
- Sitesan tutorial bat igo, nola egiten da Sites.

- Zailtasunak: Sitesaren funtzionamendua. taldeen testuak eta lanak biltzea, informazioa partekatzea.
- Ikasys programa nola erabiltzen den azaldu dute Sitesean
- Helbidea ez da erraza izan, ordu asko sartu dituzte Sitesa egiten.
- Emaitzn ez dira fijatu: prozesua behatu dute eta hortik ebaluatu dute.

Amaitzeko esango dut, dokumentatzailea izatea lan gogorra dela uste dudala, gure lana behatu eta aurkeztu behar izan dutelako, eta hori ez da lan erraza, gure atzetik egon dira egin dugun lana eskatzen edo zer egin dugun galdetzen. Azkenean, besteen zain egon dira haien lana atzeratuz, horregatik uste dut lan hori meritua duela.

miércoles, 10 de diciembre de 2014

ELKARTASUNA KLASEAN

Zer da Elkartasuna?

Elkartasun hitzak berak esaten duen bezala, pertsonen  arteko erlazioak sendotzea eta itun sozialak lortzea du helburu. Honi buruz ideia desberdinak ageri dira, kontra eta alde daudenak:

Batzuen ustez ikaskuntza ariketan ikasleen artean sortzen diren erlazioak bigarren mailako influentzia dute, batzueta nekagarria eta zitala izatera heltzeraino eskolaren errendimenduan. Ikuspuntu honen arabera, interakzioa irakasle-ikasleen artekoa izan behar da, irakasleak informazio trasmititzen duena izanik eta ikaslea hau jasotzen duena. Ikasle-ikasleen arteko erlazioak klaseko jarrerak desorekatzen ditu eta horrekin batera lan indibiduala eta irakasle-ikasleen arteko interakzioa eragozten du.

Baina, gaur egun badaude probak zihurtatzen dutenak ikasleen arteko interakzioa ez dela faktore mespretxagarritzat hartu behar eta gainera, heziketa-helburuen lorpenetan garrantzi handia duela. Ikerketa batzuk egiaztatzen dute ikasleen arteko erlazioak eragina dutela hauen artean: sozializazio prozesuan, gaitasun lorpenetan, trebetasun sozialetan, agresibitatearen kontrolean, arauak onartzeko erreztasunean, egozentrismoa gainditzean, eskolako errendimenduan, etab.

Nola lortu?

Hezkuntzan hiru gizarte-erakunde zehazten dira: kooperatiboa, lehiakorra eta indibidualista.
Bakoitzak helburu propio batzuk ditu:

· Kooperatibak. Ikasleen helburuak elkar lotuta daude. Bakoitzak bere helburuak lortzen ditu  baldin  eta  taldekoek helburu horiek eskuratzen badituzte. Bakoitzak lortzen dituen helburuak taldeko beste guztientzat onuragarriak izango dira. Partaide bakoitza lortzen dituen sariak taldeko lanaren emaitzei proportzionalak dira.

· Lehiakorrak. Ikasleen helburuak era baztertzailean erlazionatuta daude: ikasle batek nahi dituen helburuak lortzeko besteek euren helburuetan porrot egin behar dute. Taldeko kide batek gehienezko saria lortuko du eta bitartean besteek, sari txikiagoak.

· Indibidualista. Ikasleek lortu nahi dituzten helburuetan erlaziorik ez. Bakarka onuragarriak diren emaitzak bilatzen dira, besteen emaitzak garrantzirik gabekoak izanez. Sariatuak izango dira lan pertsonalagatik.

Ikaskuntza kooperatiboen esperientziak ikaskideen arteko elrazioak, arreta, errespetua, begikortasuna, adeitasuna eta elkarlaguntza bultzatzen dute lehiakorrekin eta indibidualistekin konparatuta. Jarrera positibo hauek eragina dute irakasleengan eta eskolako instituzioetan. Gainera, kooperatibak hobeagoak dira errendimenduari eta emankortasunari dagokionez. Beraz, elkartasuna lantzeko egokiena ikaskuntza kooperatiboa da.


iturriak:

(Coll. C., Infancia y Aprendizaje1984, 27/28, 119-138, "Estructura grupal, interaccion entre  alumnos y aprendizaje escolar", Universidad de Barcelona)

lunes, 8 de diciembre de 2014

EUSKARA ETA JOLASA!

Nork ez du jolasa gustuko? jolastea haurtzaroan egiten diren hainbat ekintzen zati handi bat da, baina ez soilik jolasaren kontzeptu soila.  JOLASA aisian  , atseginez eta gozamenerako egiten den jarduera bat da, lana  eta artea  ez bezala. Jolasarekin zer ikusirik duten gauza, eremu eta jarduerak ludikoak  direla esaten da.  Jokoa , kirola ,dantza  eta beste zaletasun zenbaitekin lotutako jarduerak jolasa dira, sarri jarduera hauetan lan eta artetik bereiztea zaila izaten den arren. Jolasa jarduera fisikoa, intelektuala zein tartekoa izan daiteke, maila ezberdinetan.

 Adibidez, kirol-jarduerak jolas fisikoak  izaten dira eta bideojokoak eta karta - jokoak intelektualagoak. Jolasa gizakiaren berezko jarduera da, haur zein helduentzat, beste pertsonekin harremanetan jarri, lagun -giroa sortu, nekeak kendu eta denborapasa  moduan, modu dibertigarri batez. Horregatik gaurkoan gure lupa eta tresna guztiak erabiliz jolasak hizkuntzarekin duen lotura eta hartu emana aztertuko dugu.

- Motibazioa eta jolasa :motibazioa norbait hizkuntza ikastera bultzatzen duen arrazoia da. Jolasa ondo pasatzeko jarduera da , beraz helduentzat eta gazteentzat oso jarduera atsegina da.Jolasean gustura dabilenak eta jolasa euskaraz egiten duenean hizkuntza eta jarduera atseginaren arteko lotura egingo du .Hizkuntza , eskolako gaiak ikastea baino garrantzitsua da, beraz, jolasa hizkuntzarekiko motibazioa areagotzeko tresna eraginkorra dela esan daiteke.

- Ezagutza eta jolasa: Jolasen bitartez hizkuntza ezagutu eta ikasi egiten dugu. Jolasetan abestiak , esamoldeak ... erabiltzen ditugu .Horrela jolasaren bitartez hizkuntzaren ikaskuntza prozesua era naturalean bermatzen dugu.Adibidez , sokasaltoko abesti baten bidez hilabeteen izenak ikas daitezke eta baita gramatikako kontzeptuak barneratu.

- Erabilera eta jolasa: Oso garrantzitsua da haurrak ikastea euskara bizitzako esparru guztietan erabili ahal duela; familian , ikastolan , kiroletan , telebistan ... Haurrak jolasean denbora asko ematen dutela begi biztan dago beraz , jolasetan euskara erabiltzea oso garrantzitsua da lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko.